Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak, Jose Guillermo Zubia Confebask-eko idazkari nagusiak, Unai Sordo CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak eta Damaso Casado UGT-Euskadikoak Espainiako Gobernuari lan politika aktiboak "berehala" eskualdatzeko eskatu diote, gaur, ohar baten bidez. "Justifikaziorik ez duen atzerapenik" ez dutela nahi adierazi dute. EAEko elkarrizketa sozialaren mahaia osatzen dute eragile haiek -ELAk eta LABek ez parte hartzea erabakia dute-.
Joan den irailaren 8an enplegu politika aktiboak jasotzeko "oinarrizko akordioa" egin zuen Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera eskumena EAEko gobernuaren eskuetan egon zedin. Ez zuten zehaztu zenbat diru eskuratuko duen Jaurlaritzak eskuduntzaren truke, baina gauzatzeko bidea "kontzertu ekonomikoa eta kupoa" izango direla ziurtatu zuen orduan Patxi Lopez lehendakariak.
Lanbide Enplegu Zerbitzuaren izaera juridikoaz alderdi politikoekin "ahal den kontsentsu handiena" lortzeko asmoa duela esan du elkarrizketa sozialaren mahaiak.
ekoNOMIA
EAEko lan politika aktiboak "berehala" eskualdatzeko eskatu diote Espainiari
Eusko Jaurlaritza, Confebask, CCOO eta UGTk ohar bateratua atera dute gaur. Patxi Lopez lehendakariak irailaren 8an lortu zuen akordioa Espainiako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu