EAEko lautik hiru langilek IKTak erabiltzen jakin beharko dute 2005ean

Erredakzioa
2004ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) direla eta, etorkizunera begira lan eskari handiena izango duten profesionalak, besteak beste, Interneteko analistak eta komunikazioetako teknikariak izango dira. CES Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lau profesionaletik hiruk IKTak erabiltzen jakin beharko dute 2005ean.

Teknologia berriak gehien erabiltzen dituzten langileak, bankuetakoak, aseguru etxeetakoak eta zerbitzuetakoak dira, CESen arabera. Hiru langiletik bi sektoreotakoak dira. Zerrendaren behealdean, aitzitik, industriako, energiako eta eraikuntzako beharginak daude.Etorkizunari begira, IKTetako profesionalentzako lan eskaria handituko dela jaso du CESek atzo aurkeztutako txostenean. Egun, ikasketak bukatu eta hilabete eta erdi edo bi hilabeteren buruan lanean ari direla azpimarratu du. %95etik gaineko okupaziora iritsi dira.Administrazioen bultzadarekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa «jakintzaren gizarterako bidea» egiten ari direla azpimarratu du kontseiluak. Halaber, teknologia berritzaileen erabilera Europako mailaren parean dela jaso du.Egoera alda dadin, langileei eta enpresaburuei eragingo dien antolaketaren kulturak aldatu behar duela ohartarazi du CESek. Era berean, enpresa txikietara bideratutako ekintzak lehentasuna dutela azpimarratu zuen.ñlfjksdflñk asjdflñksdj fñsjkdfñ asfjsñ dfkjasdñ jsjlf añsfjd aslñkfjsdlñfkj sdñafkjas ñlfjksdflñk asjdflñksdj fñsjkdfñ asfjsñ dfkjasdñ jsjlf añsfjd aslñkfjsdlñfkj sdñafkjas ñlfjksdflñk asjdflñksdj fñsjkdfñ asfjsñ dfkjasdñ jsjlf añsfjd aslñkfjsdlñfkj sdñafkjas ñlfjksdflñk asjdflñksdj fñsjkdfñ asfjsñ dfkjasdñ jsjlf añsfjd aslñkfjsdlñfkj sdñafkjas ñlfjksdflñk asjdflñksdj fñsjkdfñ asfjsñ dfkjasdñ jsjlf añsfjd aslñkfjsdlñfkj sdñafkjas ñlfjksdflñk asjdfl

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.