EAEko ogasunek %9 gehiago jaso dute

2010eko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Urtea iaz baino hobeto hasi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunentzat. Martxora arte, 2.837 milioi euro bildu dituzte, 2009an baino %9 gehiago. Balio erantsiaren gaineko zergari esker %34,8 gehiago bildu dute, eta horrek ekarri du batez besteko igoera. BEZaren igoera kontsumoa suspertzen ari den seinale izan daiteke. Gainerako zergetan ez da hainbesteko gorakadarik nabari.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA