EAJk Espainiako 2010eko aurrekontuak babestuko ditu, PSOErekin akordioa lortuta

EAEko Kontzertu Ekonomikoa blindatzea, Arabari BEZ itzultzea eta Jaurlaritzak enplegu politika aktiboen eskumena jasotzea ziren jeltzaleen hiru baldintzak.

2009ko urriaren 16a
18:35
Entzun
EAJk eta PSOEk lortu dute Espainiako 2010eko aurrekontu orokorrei buruzko akordioa eta sozialistek -eurak daude Espainiako Gobernuan- jeltzaleen babesa izango dute. Coalición Canariak (CC) ere alde egingo du eta, ondorioz, PSOEri aurrekontuak aurrera ateratzeko bidea erraztu egin zaio. Hiruren artean 177 diputatu dituzte, gehiengo osoa (PSOEk 169, EAJk sei eta CCk bi).

Hiru ziren EAJk jarritako baldintzak: EAEko Kontzertu Ekonomikoa blindatzea, Espainiako Ogasunak BEZari dagokion 450 milioi euro baino gehiago ordaintzea Arabako Foru Aldundiari eta enplegu politika aktiboen transferentzia Eusko Jaurlaritzara eskualdatzea "gardentasunez" azaltzea Gobernuak. Jose Antonio Alonso eta Josu Erkoreka izan dira PSOEko eta EAJko negoziatzaileak, baina honek azaldu du jeltzaleen baiezko hori ez dela oraindik "orokorra eta behin betikoa".

Aste honetan bertan Kontzertu Ekonomikoaren blindajea eztabaidatzea onartu du Espainiako Kongresuak. PP, UPD eta UPN izan ezik, beste alderdi guztietako diputatuek proposamenaren alde bozkatu zuten.

PP, CiU, UPD eta ERC-IU-ICV talde mistoak 2010eko kontuak atzera botatzeko osoko emendakina sartua dute, eta asteartean izango da horri buruzko eztabaida Kongresuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.