ekonomia

EBZk 529.531 milioi euro utzi dizkie 800 bankuri

Europako Bankuak hiru urteko epea emango die dirua itzultzeko, "oso baldintza onetan". Helburuak: bankuek euren herrialdeetako zor publikoa erostea, eta maileguak ematea herritarrei eta enpresei.

2012ko otsailaren 29a
12:45
Entzun

EBZ Europako Bankuak, hiru urtean itzultzeko, 529.531 milioi euro utzi dizkie euroaren eremuko 800 bankuri, gaur berak jakinarazi duenez. "Oso baldintza onetan" prestatu die dirua, %1eko interesarekin. Helburuak, haren arabera: bankuek euren herrialdeetako zor publikoa erostea, eta maileguak ematea herritarrei eta enpresei.

EBZk finantza erakundeei sekula utzitako diru kopururik handiena da, eta azken urteetako bigarren operazio handia du. Hain zuzen, iazko abenduan ia 500.000 milioi euro prestatu zizkien 523 bankuri, orduan ere hiru urtera itzultzeko baldintzarekin eta %1eko interesarekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.