EBZk uste du dekretuak kreditua murriztuko duela
Europako Banku Zentralaren irudiko, egin behar zuena egin du Espainiako Gobernuak finantza sektorea indartzeko lege dekretua onartuta. «Norabide onean emandako pausoa da», esan du du neurria baliosteko kaleratu duen txostenean. Baina, ondorioak izango dituela ohartarazi du, eta ondorio horiek familiek eta enpresek jasan beharko dituzte, neurri handi batean. Izan ere, bankuen eta aurrezki kutxen kapital beharrak asetzeak, familientzat eta enpresentzat kreditua murriztuko duela uste du EBZk. Hala ere, Jean Claude Trichetek gidatzen duen erakundeak txalotu egin du Espainiako Gobernuak banku eta aurrezki kutxei jarri dizkien betebeharrak Basilea IIIrekin bat etortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu