ECNko langileek ezetz esan diote eskaintza bati

2015eko apirilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ECN enpresako langileek ezetz esan diote enpresa erosteko asmoarekin Cunext konpainiak egin zuen eskaintzari. Langileek batzarra egin zuten ostegunean, eta eskaintza gauzatzeko jarrita zeuden baldintzak errefusatu zituzten.

General Cable multinazionalaren lantokia da ECN, Gasteizen. Duela sei hilabete lantegia itxi eta behargin guztiak kaleratzeko asmoa jakinarazi zien zuzendaritzak. Azken hilabeteotan jarduera bere egingo zuen inbertitzaileren baten bila aritu dira.

Gaur egun 87 langilek segitzen dute ECN enpresan lanean. Cunexten eskaintzak hasieran soilik «38 eta 50 lanpostu artean» bermatzen zituen.Lantegia geldirik dago iazko urriaren 31tik, eta lantalde horrekin hasteko asmoa zuen Cunextek.

Lanpostu murrizketa hori kritikatu dute sindikatuek. Izan ere, lantegiaren itxiera iragarri zenetik beste 54 pertsonak utzi dute enpresa, diruz lagundutako kaleratzeen bidez. Langileek ere azaldu zuten lanean hasi eta berehala erregulazio bat egitea eskatu zuela enpresak, abenduaren 31 arte. Cunext Andaluziako enpresa bat da, eta bideragarritasun plana atzera botatzea gaitzetsi du. Asteazkenean amaituko litzateke erosketa gauzatzeko epea.

Gasteizen ere, Laminaciones Arreguiko langileek txandakako itxialdi bat hasi dute batzordearen gelan. Enpresak indarrean jarri nahi dituen kaleratzeak salatu nahi dituzte horrela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.