EGOERA EKONOMIKOA. Nafarroako ekonomia motelago haziko da datorren urtean

Merkataritza Ganberak dio kontsumoa geldotuko dela eta inbertsioa hazi

MAITANE BURUSKO - IRUÑEA
2004ko azaroaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako Merkataritza Ganberaren arabera, lurraldekoekonomia %2,8 edo 2,9 haziko da datorren urtean. Aurten %3ko hazkundea espero du Merkataritza Ganberak.

Javier Taberna ganberako lehendakariak azaldutakoaren arabera, «petrolioaren gares-titzeak, barne kontsumoaren geldotasunak eta munduko ziurgabetasunak bultzaturik aur-tengo joerarekin alderatuta nafar ekonomia moteldu eginen bada ere, oro har urte baikorra izanen da Nafarroako enpresentzat».

Aurreikuspen horiek orotara 32.732 langile biltzen dituzten 644 enpresei egindako Eurocamaras inkestan dute oinarri. Hortaz, Tabernaren esanetan, «enpresek uste dute Europako Batasuneko barne eskaria geldotuko dela, baina kanpo eskaria haziko dela». Ildo horretik, lehiatzeko modurik egokiena «berrikuntza eta inbertsioa» direla adierazi zuen ganberako lehendakariak, eta joera baikorragoa izateko ezinbesteko jotzen ditu «kontsumoaren murrizketa, inbertsioaren hazkundea eta prezioei buruzko hausnarketa».Enpleguei, etekinei eta enpresa giroari dagokienez, inkesten emaitzek erakusten dute 2005. urtean egonkortasuna nagusi izanen dela. Hala ere, %2,9ko inflazioak kalte egingo du Nafarroan datorren urtean.Industrian eta merkataritzako banaketa sektorean 2005. urterako hobekuntza xumea izanen dela iragarri dute, batez ere inbertsio ondasunak ekoizten dituzten enpresetan. Bestalde, eraikuntzan eta gainerako zerbitzuetan jarduera geldotuko dela diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.