Egoera okerrera doala dio Bilboko Ganberak

2012ko uztailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Egoera ekonomikoa oso txarra dela eta are gehiago okertuko dela iragarri du Bilboko Merkataritza Ganberak. Ekoizpenaren eta kontsumo pribatuaren jaitsierari «sektore publikoaren doikuntzaren eragin kaltegarria» batu zaiola nabarmendu du Jose Angel Corres ganberako presidenteak. «BEZa duela urte batzuk» igo behar zela eta orain egitea txarra dela esan du Corresek, bost urteko krisiaren ondoren «mugan dagoen merkataritza sektorea» gehiago ahulduko duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.