ELAk emandako informazioaren arabera, gaur jakinarazi du zuzendaritzak Eguesibarreko lantegia itxi behar zutela. Orain arte, 24 langile kaleratzeko asmoa zuen Cabelte-Incasak. Fabrika ixten badute, 70etik gora lagunek galduko dute enplegua.
Kaleratzeen aurkako protestekin jarraitzeko asmoa azaldu du ELAk, eta berretsi du datorren asteartean greba egingo dutela. Nafarroako Gobernuari eskatu dio esku hartu dezala "enpresa historiko baten itxiera eragozteko". Eguesibarreko udalak langileen aldeko ebazpena onartu du, eta Nafarroako Parlamentuak ere ildo horretako deklarazio bat eztabaidatu behar du.
Duela bi aste sindikatuak ohartarazi zuen 24 langile kaleratzeko erregulazioko espedientearen atzean produkzioa Portugalera eramateko asmoa egon zitekeela. Cabelte talde portugaldarrak 1999an erosi zuen Incasa, eta duela bozpasei urte egindako moldaketan ikusten du gaur egungo egoeraren abiapuntua ELAk.