LAN ISTRIPUA

Egun osoko lanuztea ari dira egiten Elorrioko Metal Smelting enpresan bart gaueko lan istripua salatzeko

30 urteko langile bat hil da bart, makina batek harrapatuta. Udalak dolu eguna ezarri du biharko.

2014ko urriaren 1a
11:15
Entzun

Hildako langilearen lankideek lana eten dute gaur istripua salatzeko. Bart gauean gertatu da istripua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Makina batean lan egiten ari zela, makina horretan bertan harrapatuta geratu da. 30 urte zituen, eta Elorrion bertan bizi zen.

Horrez gain, haren lankide bat erietxera eraman dute. Ikertzen ari dira ezbeharra zer dela-eta gertatu den. Elorrioko ezbeharrarekin, 31 dira aurten lan istripuen ondorioz hildakoak.

LABek salatu du istripua saihestu zitekeela, eta istripuaren testuingurua salatu du: "prekarietatea, soldaten debaluazioa eta langileen osasuna babesteko inbertsio eza". LABek babesa adierazi die hildakoaren senide, lagun eta lankideei, eta ardurak argitzeko eskatu du.

Horrelakorik berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko ere eskatu du LABek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.