MURRIZKETAK

EH Bilduk manifestaziora deitu du larunbaterako, azkeneko murrizketen haritik

'Murrizketarik ez, burujabetza ekonomikoa' lelopean egingo dute protesta Bilbon, Espainiako Gobernuak atzo iragarritako neurriak salatzeko. Jesusen Bihotza plazatik irtengo da manifestazioa, 17:30etan. 

Berria.info
2012ko uztailaren 14a
16:47
Entzun

EH Bildu koalizioak manifestaldia egingo du datorren larunbatean, Bilbon, Murrizketarik ez, burujabetza ekonomikoa lelopean; Espainiako Gobernuak atzo iragarritako neurriak salatzeko eta euskal herriaren burujabetza aldarrikatzeko. Jesusen Bihotza plazatik irtengo da manifestazioa, 17:30ean. 

Rebeka Ubera (Aralar), Unai Ziarreta (EA), Maribi Ugarteburu (ezker abertzalea) eta Oskar Matutek (Alternatiba) egin dute gaur agerraldia, Bilbon. Azkeneko neurriak orain bitarteko "eraso bortitzenak" direla salatu dute, eta nabarmendu burujabetza dela irtenbide bakarra. 

Era berean, adierazi dute garaia dela euskal herriak bere tresnak izan ditzan eredu sozioekonomiko berriak garatzeko, eta autonomia estatutuaren "baliogabetasun eza" nabarmendu dute.

"PPren neurrien helburua Espainiako eskuinaren estatu eta gizarte eredua ezartzea da: ongizate estatua desegiten dute, eta, aldi berean, Estatuaren zentralismoa sakontzera datoz", esan dute. 

UPNren jarrera salatu dute, gainera, "Espainiatik etorritako neurriak bata bestearen atzetik ari delako hartzen", defizit muga dezima batzuk igotzea "erregutzen" duen bitartean. 

Bestalde, Andrea Fabra PPko diputatuaren jokabidea desegokitzat jo du EH Bilduk; "lotsagarria da". 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.