Ehiztariak ikazkin

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
Olentzero Bilboko Kale Nagusian eta oporrak, aste laburragatik, Olabarri kaleko burtsan. %0,65 egin zuen gora Ibex-35 indizeak, eta 33 puntu baino ez zaizkio falta inbertsiogileek 12.000ko marka oparitzeko. AEBetako Altxorreko buru Geithnerrek udaberrian enplegua loratuko den ustea plazaratu du; Wells Fargo bankuak 25.000 milioi dolarren diru laguntzak bueltatu dizkiola kontuan izanda, baikor izateko arrazoiak badira. Grifolsek (-%0,98) Los Angelesen lantegi berri bat eraikitzeko baimena eskuratu du, eta Panamako kanalerako azken lehiaketa irabazi du FCCk (+%2,36), Sacyrri (+%0,13) aurre hartuta. Ikatz gutxi banatu zuten atzo txerritxo ehiztariek, eta Tecnicas Reunidas (-%1,67) izan zen jaitsiera nabarmen bakarra. Nolanahi ere, 1.465 milioiren salerosketa baino ez zen izan, ehiztariak ikazkin jarriak diren seinale. Dena den, Wall Streetek hotz hartu zuen BPGaren datu berrikuspena eta, jai zoriontsuak izanagatik, urtarrila beti ilbeltz.



CNMV larri dabil Nueva Rumasak bere ordaindukoen laugarren jaulkipenari ekin dion honetan. Zor hori inongo merkatutan salerosten ez den arren, bi urtera %10eko etekina eskaintzen duelarik, jendearen arreta erakartzeko aukera badago. Ez arriskurik gabe, ordea.



Argindarra.Espainia eta Hego Euskal Herriko 25 milioi bezerori eragiten dien argindarra, azken errekurtsokoa deritzona, %2,6 garestituko da. Iberdrolak (+%0,9), Gas Naturalek (+%1,12) eta Endesak (+%2) ez zuten berria gaizki hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.