Goizeko hamaiak aldera sartu dira Monsantoren Peyrehoradeko egoitzara, ehun bat lagun. Bulegoetan hiru gauza eskuratu nahi zituzten: batetik, hazi transgenikoen zerrendak, hazi mota hori identifikatu ahal izateko. Bestetik, hazi horiek erabiltzen dituzten etxalde eta landen erregistroa, non landatzen diren jakiteko. Azkenik, barra kodeak, arto transgenikoa zein elikagai eta bestelako produktutan erabiltzen den jakiteko.
Protesta egin dutenen helburuetako bat zen arto transgenikoa ardo naturalarekin kutsatzea, eta, besteak beste, horretarako behar zuten hazi mota hori erabiltzen den etxalde eta landen zerrenda.
Sartu direnerako bulegoak itxita zeuden, ordea, eta, beraz, ezin izan dute informazio hori guztia eskuratu.
Bulegoak itxita aurkitu dituztenez sarreran egotea erabaki dute okupatzaileek.
Nekazaritza