Eibarko (Gipuzkoa) Alfa taldeko langileak kalera atera ziren atzo berriro ere, zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu ondoren. Erabakiaren berri izan zutenetik, «egia» jakin nahian ari dira, eta enpresa batzordeak administratzaileekin bildu nahi du berehala, «ziurtasun falta» amaitzeko. Urriaren 23an sartu zen konkurtsoan Alfa, egoera ekonomiko «zaila» argudiatuta. Eibarren eta Athleticen arteko partida baliatu zuten langileek atzo Ipurua futbol zelaiaren kanpoaldean elkarretaratzea egiteko.
Langileen artean «ezjakintasuna» dagoela salatu du enpresa batzordeko ELAk, eta, hori dela eta, beharginen artean «beldurra» ere badela. Oraingoz dakitenaren arabera, taldea desegitea eta lantegi bakoitza independente izatea da zuzendaritzaren asmoa. Taldeak 700 langile ditu, eta hamabi sozietate.
Eibarko Alfa taldeko beharginen elkarretaratzea, lanpostuen alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu