Ekonomia

Ekonomia sustatzeko asmoz, hainbat neurri hartu ditu Espainiako Gobernuak

2008ko apirilaren 18a
14:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Ekonomiaren "geldotzea" sustatzeko asmoz, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak 11 neurri onartu ditu gaur. Familien eta enpresen gaur egungo egoerari laguntza eman nahi dio, eta, hala, aurtengorako hamar mila milioi euro bideratuko ditu ekonomiara. Aktibitatea ere sustatu nahi du Gobernuak, Maria Teresa Fernandez de la Vega bozeramaile eta presidenteordeak esan duenez.

Neurrien artean daude, besteak beste: zergen jaitsiera, hipotekak ordaintzeko zailtasunak dituzten familiei diru laguntzak -hilero 327 euro gehienez-, enpresei diru laguntzak, babes ofizialeko etxebizitzen finantzaketarako eta etxe zaharrak berritzeko pizgarriak, langabetuak kokatzeko plangintza, lana bilatzeko ahalegina egiten dutenei diru laguntzak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.