Ekonomian 2005erako «aurrerapen txikia» ikusten dute Ganberek

Erredakzioa
2004ko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia aurten (%2,7) baino «hamarren bat edo bi» gehiago igoko da datorren urtean,Eusko Ganberen ustez. Hala azaldu zuten atzo agiri batean. «Industriaren susperraldian» oinarrituko da hazkundearen areagotze txiki hori, «eraikuntzaren eta zerbitzuen hazkundearen moteltze arinari aurre egiteko balioko baitu».

Ganberek urtero enpresetan egiten duten inkestaren arabera, negozio zifra «mantendu» egingo dutela uste dute enpresek. Haien ustez, «barne salmenten eta esportazioen bilakaera paraleloa izango da»; enplegu sorkuntza «geldotu» egingo da eta inbertsioak «zertxobait bakarrik suspertuko dira».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.