Jai egunetan jai egin behar aldarrikatuz atzo Iruñeko El Corte Inglesen aurka ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak mobilizazioan ari zirela, Espainiako Poliziak 25 lagun zauritu zituen, eta merkatal gune haren eta Poliziaren jokabideak salatu dituzte sindikatuek. "Argi geratu da zer botere duen El Corte Inglesek. Gu informazioa banatzen ari ginen, lasai-lasai, greba ondo zihoan, jendea ez zen ari sartzen merkatal gunean, eta El Corte Ingles haserre zegoen. Beraz, pentsatuko zuen puntako orduetan gu handik atera behar gintuztela eta...", adierazi du Amaia Villanueva UGTko kideak Euskadi Irratian.
Gaur ere mobilizaziotan dabiltza ELA, LAB, CCOO eta UGT hainbat merkatal gunetan. Arloko 500en bat ordezkari eta langile batu dira, eta eguerdian El Corte Inglesera joan dira; 18:00etan ere joango dira. Horrek ez ezik, Decathlonek, Media Markt-ek eta Itaroa merkatal guneko zenbait saltokik erabaki zuten atzo -igandez- irekitzea.
Bihar ere egingo dituzte ekintzak.
ekoNOMIA
"El Corte Ingles haserre zegoen eta..."
Espainiako Poliziak 25 lagun zauritu zituen atzo Iruñean, ELA, LAB, CCOO eta UGT jai egunetan jai egin behar aldarrikatuz informazioa banatzen ari zirela. Gaur ere mobilizazioak ari dira egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu