ELAk eta LABek %4,4ko igoera hitzartu dute Bizkaiko Aldundian

Jaurlaritzako langileen 2005eko lan hitzarmenaren negoziazioa hasi da

Erredakzioa
2004ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Bizkaiko Foru Aldundiko eta haren menpeko erakundeetako 3.700 langileen soldatak %3,2 igoko dira aurten, diputazioak eta ELA eta LAB sindikatuek hitzarturiko akordioarekin. Gainera, batez beste %1,2 gehiago eskuratuko dute beharginek, esperientzia sarituko duen kontzep-tu berri baten bidez.

Sindikatuek eta aldundiak hitzartu dute aurrerantzean erakunde horrek azpikontratazioa mugatuko duela. Datorren urteanazterketa bat egingo dute azpikontratazioaren maila finkatzeko. Halaber, bi aldeak ados jarri dira insertzio kontratua «kasu oso berezietara» mugatzeko eta errelebukoa bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzako 60.000 langileen itunari buruzko negoziazioa atzo zabaldu zuten. Jaurlaritzak %3,2ko igoera eskaini die sindikatuei: %2ko oinarrizko soldata, %0,7 apartekoak eta %0,5 pentsio planetarako (Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeak). ELAk salatu du inflazioa jada %3,2 igo dela aurten, eta LABek lan istripuen babesa mutualitateen esku utzi nahi duela. Gainera, batak zein besteak kritikatu dute Jaurlaritzak soldata igoeraren «tramiteaz» soilik hitz egin nahi duela, beste gai batzuk lan osasuna, azpikontratazioak, euskal-duntzea, emakumeak alde batera geratu direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.