ELAk jakinarazi duenez, aurtengo negoziketa kolektiboetan norekin negoziatzeari baino gehiago zertarako negoziaturi begiratuko diote. Aurtengo negoziaziorako lehenetsiko duena edukiak izango dira. Esan dutenez, "egungo negoziaketa eredua ez da gai izan soldata eta enpresa irabazien arteko desorekak eta prekarietatea borrokatzeko".
German Kortabarria ELAko komunikazio arduraduna: "Lehentasuna edukiari eman behar zaio, guretzat edukiak izan behar dute erreibindikazioaren nahikotasuna neurtuko dutenak, eta baita ere gure firmaren edo akordioaren nahikotasuna neurtuko dutenak ere. Eduki horiek balio izan behar dute aberastasunaren banaketa gero eta injustuago horri aurre egiteko eta prekarietateari aurre egiteko".
Negoziazio kolektiboa