ELAk salatu du Haizea Windek dozena batetik gora langile kaleratu dituela
BILBO. Bizkaiko metalaren sektoreko lan hitzarmenaren alde egindako lanuzteen ostean, ELA sindikatuak kritikatu du Bilboko portuko Haizea Wind konpainiak dozena batetik gora langile kaleratu dituela. ELAk azaldu du lan baldintza prekarioak, lege iruzurreko kontratuak eta lan osasuneko neurri kaskarrak dauzkatela. Zuzendaritza lan hitzarmenaren negoziazioa oztopatzen ari dela kexatu da sindikatua.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu