Irudia.Gasteiz
ELKARRETARATZETIK LANUZTERA
Lan ituna berritzeko negoziazioetan dagoen blokeoa salatzeko, bi elkarretaratze egin zituzten atzo Gasteizko Mercedes-Benz lantokiko langileek, goizeko eta arratsaldeko txandetako langileei protesta egiteko aukera eman nahian. Arabako Enpresaburu Elkartearen egoitzaren aurrean egin zituzten deialdiak, Posta plazan. Hurrengo pausoak ere zehaztu dituzte dagoeneko Langile Batzordeko ordezkariek. Heldu den ekainaren 24rako, hiru orduko lanuztera deitu dute txanda bakoitzean. Lanuztearekin batera, langileekin batzar orokorra egin nahi dute, presio neurri gehiago hartu behar dituzten edo ez erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu