Elkarteen gaineko zerga hitzartzea eskaini du Lopezek

Erredakzioa
2005eko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Elkarteen Zergaren «gatazka konponduko duen formula baten bidez adostea» proposatu zuen atzo Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak. Horrela eragotzi nahi du Errioxak edo beste erkidegobatek helegitea aurkeztea Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako arau fiskal berriei.

Lopezek «erabateko sostengua» adierazi zion Kontzertu Ekonomikoaren sistemari, baina aplikatzeko modua salatzeko eskubidea aldarrikatu zuen. PSE-EEk hainbat kritika entzunditu azken egunotan, Arabako biltzarkideek behin-behineko araudi berriaren aurkako botoa eman, eta araua Espainiako Fiskaltzara eraman zutenetik. Arabako PP, EAJ, EA eta UA Elkarteen Zerga %32,5an uztearen alde azaldu ziren astelehenean. Gipuzkoak eta Bizkaiak ere %32,5an utziko dute behin-behineko zerga berria, Espainiako Auzitegi Gorenak indargabetu zuen arau fiskalaren neurri berean.SEA patronalakbat egin zuen atzo Biltzar Nagusien erabakitzeko ahalmenarekin. Zerga %32,5an uztea txalotu zuen, baina murriztea ere begi onez ikusiko luke.Bizkaiko Batzar Nagusietako Ogasun Batzordeak gaur bozkatuko du arau fiskal berria. Ikusteko dago zein jarrera hartuko duen PSE-EEk, Lopezen iduriko, Bizkaiko eta Gipuzkoako arauak «desberdinak baitira».Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak Gorenaren epaiaren betetzea eteteko aurkeztutako helegitea atzera bota zuen atzo EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.