Kontserba sektorearen greba

Emakumeen diskriminazio egoeraren aurrean esku hartzeko eskatu diote sindikatuek Emakunderi

“Bizkaiko kontserba enpresetan lan egiten duten emakumearen egoeraren inguruko interesa agertu beharko luke Emakundek” adierazi dute euskal sindikatuek gaur Bilbon egin duten manifestazioan. ELA, LAB eta ESK izan dira langile horiekin bat egin duten sindikatuak.

2006ko abuztuaren 10a
16:18
Entzun
Uztailaren 17tik greba mugagabean daude Bizkaiko arrain kontserba eta gazitze sektoreko langileak (%90 emakumeak). Gaur, lan hitzarmen “duin” baten alde agertu dira eta sexu bereizkeriaren kontrako aldarrikapenak egin dituzte.

Juan Carlos Polo ELAko ordezkariak Emakunderi eskatu dio bere begiekin ikus dezala nolako esplotazioa jasatzen duten emakumeek Bizkaiko kontserba sektorean. Bizi duten diskriminazioa kontutan hartzeko eskatudiote sindikatuek. “Bizkaiko kontserba sektorean lan egiten duen %90 emakumeak dira eta hilabetero 600 euro besterik ez dute irabazten” gaineratu du Polok. Cebek patronalaren “gehiegizko zorrozkeria” salatu eta “negoziatzeko borondate falta” erakutsi duela gaineratu du ELAko ordezkariak.

Manifestazioan parte hartu duten sindikatuek CCOOen jarrera salatu dute, hain zuzen langileen alde lanik ez egitea aurpegiratu diote. “Liskarra hastean ihes egiten du beti” diote ELA, LAB eta ESK sindikatuek.

Gainera, mugarik gabeko greba deialdia egin dute. Uztailaren 17an hasi zen, eta Cebek, sindikatuen eskaerak kontutan hartu arte ez dute greba bertan behera utziko. Besteak beste, lanaldi murrizketa eta soldaten igoera eskatzen dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.