Emakundek LABen lana aitortu du, berdintasunaren alde aritzeagatik

Emakumezkoen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako erakunde laguntzaile izaera aitortu dio. LAB da halako aitortza jaso duen lehen sindikatua. "Egindako bidea luzea, aberatsa eta emankorra izan da".

2007ko apirilaren 24a
17:27
Entzun
LAB sindikatuak Emakunderen aldetik emakumezkoen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako erakunde laguntzaile izaera aitortza jaso du gaur, Gasteizen.

LABek 2000. urtean barne mailan emakumezko eta gizonezkoen Aukera Berdintasunerako Plan estrategikoa garatzeko konpromisoa hartu zuen, eta lehen sindikatua da halako aitortza jaso duena. Emakundek 1994an sortu zuen aitortza hori.

Planak "sindikatu osoari" eragiten dio, antolamendu, funtzionamendu, izaera ideologikoari eta egiten duen ekintza sindikal sozio-politikoari. "Egindako bidea luzea, aberatsa eta emankorra izan da", esan du LABek. "Aldarrikatzen duguna gauzatze bidean jartzeko aukera eman digu eta esan dezakegu gaur egun gure sindikalgintzaren ereduaren identitate ezaugarrietariko bat dela".

Rafa Diez, Itziar Lopategi eta Maixabel Gaztañaga izan dira sindikatuaren aldetik gaurko agerraldian, eta Emakundetik Izaskun Moyua zuzendaria.

Argazkian, Moyua eta Diez, gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.