Trichetek bizia ematen dio, tarteka, Europako finantza sistemari. Hiru hilabeterako enkanteetan full allotment edo eskatu beste diru emango die bankuei, 2010ean, behar besteko bermeak (collateral) eskainiz gero. Enkanteek arnasa emango diete, besteak beste, bategite prozesu arinean diren Espainiako kutxek -atzo handiena sortu zuten CajaMadrid eta Bancajak-. Txinak ere zor publikoa erosten jarraitzeko prestutasuna adierazten badu, urteko bigarren igoera handiena lor dezake Ibex-35 (+%3,72) indizeak. 2.571 milioiren salerosketarekin, %6na pasa irabazi zuten Mapfre eta OHLk eta %5na pasa BBVA, Santander eta Popularrek. Gamesa (-%0,5) izan zen atzokoan igoeren erregela baieztatu zuen salbuespena. Edurnezurik %3,68 irabazi zuen, baina 15,6 euroan da; Iberdrolak %4,67 baina 5,3 euro azpitik da, aspaldi ez dela 6 euroz gora zegoena. Finean, 9.200 punturantz egin du jauzi indizeak, eta, gauden egoeran, poztekoa bezain harritzekoa da.
Espainiako Altxorra. Selektibitate gisako bat zuen Espainiako Altxorrak atzo hiru urterako zor jaulkipenarekin. Hiru edo lau mila milioiren jaulkipena arrakastaz osatu izanak burtsa ere kutsatu zuen, egun sekula baino elkarlotuago baitaude errenta finko publikoaren merkatua eta errenta aldakorrarena. Arrakastak, dena den, erlatibizatu egin behar dira: apirilean %2 inguruko interes tasan eskuratzen zituen funtsak, %3tik gora ordainduz lortu zituen Espainiako Altxorrak. Baina maila batean, inbertsiogileek Espainiari begirada goxoagoa luzatu diotela dirudi.
Enkantero hasten delako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu