Nafarroako Gobernuak, UGT eta CCOO sindikatuek eta CEN Enpresaburuen Elkargoak sinatutako III. Enplegu Plana kritikatu zuten ELAk eta LABek atzo. Plana 2005tik 2007a arte aplikatuko da eta finkatutako helburuak ez dituela bete esan zuten biek ala biek Parlamentuan egindako agerraldian. Hitzarmenetik «baztertu» izana salatu zuten.
Mitxel Lakuntza ELAren Nafarroako arduradunaren esanetan Planaren helburu nagusia «diru mordo baten kudeaketa sinatzaileen artean banatzea izan da, gezurra den bake soziala bermatzeko». Planak 431,6 milioiko aurrekontua du. Aurreko bien «jarraipena» izateaz gain, ez direla Nafarroan dauden «beharrak aintzat hartu» salatu zuten bi sindikatuek. III. Planaren xedea baldintza txarreko lana eta emakumeen langabezia jaistea ziren. Azken urteetan langabezi tasa jaitsi arren, sortu den lan gehiena prekarioa eta behin behinekoa dela esan zuten bi sindikatuok. Iragan urtean Nafarroan sinatu ziren lan kontratuen %90,7a behin behinekoa izan zen. Plana sinatu aurretik behin-behinekotasuna bi puntu txikiagoa zen. Lan osasunean ere ez dela aurrerapausorik izan esan zuten.
ENPLEGUA. Nafarroako Enplegu Plana kritikatu dute ELAk eta LABek
Finkatutako helburuak ez dituela bete esan dute Parlamentuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu