Irailean abuztuan baino 682 enpresa gehiago zeuden Gizarte Segurantzan izena emanda Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. 2007tik izandako irailik onena da Confebasken esanetan. Langile autonomoen kopuruak ere gora egin du, 310 pertsona gehiago izan baitira irailean —azken hamar urteetako daturik onena—. "2014a aurrera joan ahala, sendotzen ari da bi aldakaien bilakaera hobea".
Bada beste datu positibo bat ere: hartzekodunen konkurtsoan dauden enpresak nabarmen gutxitu dira, batik bat eraikuntzan. 250 zeuden aurtengo lehen sei hilabeteetan, iaz baino %21,6 gutxiago.
Dena den, Confebaskek gogoratu du krisia hasiz geroztik 6.900 enpresa eta 17.100 langile autonomo baino gehiago galdu direla. Hala, jarduera bultzatzeko eta enpresen lehiakortasuna eta finantzaketa hobetzeko neurriak eskatu ditu. "Hala bakarrik lortuko da joera honi eustea, krisiaren aterabide sendo eta iraunkour bati laguntzea eta ahalik eta enplegu gehien sortzea".