Iberdrolak tratua itxi du Gamesarekin Espainiako eta Portugalgo hainbat parke eoliko erosteko. Argindar konpainiak 566 milioi euro ordainduko dizkio Gasteizko enpresari. Parke horietako batzuk eraikitzen ari dira orain, eta indarrean jarri ahala geratuko dira Iberdrolaren esku. Iberdrolak ziurtatu duenez, munduko lehen konpainia da energia berriztagarrian: 2.777 megawatteko potentzia zuen lehen eta beste 466 MW gehituko dizkio. 
    
    
        
        
            ENPRESAK. Iberdrolak dio Gamesari hainbat parke erosita energia berriztagarrietan lider dela
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu