Hilberria

Enrique Sendagorta zendu da, Petronorreko fundatzailea

Sener ingeniaritzaren sortzailea izan zen, eta Petronorreko presidentea 1976 arte. 93 urte zituela hil da, Madrilen.

Enrique Sendagorta. BERRIA
xabier martin
2018ko urtarrilaren 6a
20:32
Entzun

Enrique Sendagorta Aranburu (Plentzia, Bizkaia, 1924) Madrilen hil da, 93 urterekin. Hainbat kargu izan zituen ibilbide luze eta emankor batean, hala enpresen barruan nola bankuetan. Denen artean Petronorren jokatutako rola azpimarratu behar da. Petrolio konpainiako fundatzaileetako bat izan zen, eta haren zuzendaritzan aritu zen 1976. urtera arte. Petronor eraikitzeko konkurtsoa irabazi zuen Senerrek, 1956an Sendagortak sortutako ingeniaritza enpresak. Senerrek, besteak beste, arma adimentsuak diseinatzen eta ekoizten ditu, misilak adibidez. Gaur arte Sener Fundazioko presidentea zen Sendagorta. Finantza esparruan ere aritu zen, gainera. Banco de Vizcayako kontseilari ordezkaria izan zen, eta BBVko kontseilari gero. Bere heriotza Petronorren 50. urteurrenean iritsi da. 1968an abiatu zen birfindegia, Muskizen (Bizkaia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.