elkaRRIZKETA AURRERAPENA

"Erabat logikoa da borroka egitea"

Datorren osteguneko greba deialdia dela-eta Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia eta Ainhoa Etxaide LABekoa elkartu ditu BERRIAk. Bihar aterako du elkarrizketa. Aurrerapena da hau.

2011ko urtarrilaren 21a
15:36
Entzun
Adolfo Muñoz (ELAko idazkari nagusia)

- "Azken 30 urteetako erasorik bortitzenak eman dira eta greba orokor bat -kasu honetan, pentsioen erreformaren kontrakoa-, oso koherentea eta neurrikoa da".

- "Azpimarratu behar da euskal gehiengo sindikalak arrazoi osoa zeukala orain dela urte eta erdi, maiatzaren 21eko greba deitu genuenean: esan genuen murrizketak etorriko zirela politikak aldatu ezean".

Ainhoa Etxaide (LABeko idazkari nagusia)

- "Behartuak gaude grebara deitzera, erantzunak erabakiak hartzen ari direnean eman behar direlako, erabaki horiek aldatu ahal izateko etorkizun batean. Erabat logikoa da borroka egitea".

- "Euskal Herian langileek egoera honi aurre egiteko asmoa eta konpromisoa adierazi dute aurreko grebetan".

---

ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek egin dute greba deialdia, Hego Euskal Herrirako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.