Eraikuntza ikasgela salatu dute

2004ko urriaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Diru publikoarekin finantzatzen da enpresaburuen betebeharra dena». Halaxe salatu zuen atzo gehiengo sindikalak Bilbon martxan jarri den eraikuntza arloko prestakuntza ikasgela iraunkorra. EAEko Lan Sailak eta Confebaskek izenpetutako akordioaren bitartez, lan segurtasunaren inguruko prestakuntza emango die ikasgelak langileei eta horretarako lau milioi euro erabiliko dira. Aurten, Osalanek 720.000 euro zuzenduko ditu ikasgelara. ELA, LAB, ESK eta Eilasek sindikatuak akordiotik kanpo utzi dituztela ere salatu zuten atzo Osalanen egoitzaren atarian.marisol ramirez / argazki press

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.