Erandioko Andrea hotelak 18 langile kaleratu ditu

2010eko irailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Erandioko (Bizkaia) Andrea hotelak hemezortzi langile kaleratu zituen herenegun, langileei bezperan abisatu ostean. Hotelaren kudeatzaileek urtebete baino gehiagoko alokairua zor diote Bilboko Gotzaindegiari -harena da hotela dagoen seminarioa-. Itxi aurretik hotelean zeuden hogei bezeroek bertan lo egin zuten, baina argindarrik gabe gosaldu zuten herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.