Eroski Kooperatiba Taldeak gaur jakinarazi duenez, joan den urtean galerak eduki zituen: 97 milioi eurokoak. Iazko egitasmo nagusietako bat Caprabo saltoki handien taldea bere egitea izan zen, eta horrek gastuak ugaritzea ekarri zion.
Bestela, bere salmentetan 208 milioi euroko irabaziak izan zituen.
"Merkatuaren baldintzak zailak dira azkeneko hilabeteetan eta, beraz, emaitza ona da", esan du ohar baten bidez Eroskik.
2008an denera 164 saltoki ireki zituen eta 2.200 lanpostu sortu, kooperatibak dioenez.
Ekonomia