Eroskik BEZaren igoera itzuliko die bezeroei
ELORRIO. Eroski banaketa katearen bezeroek ez dute balio erantsiaren zerga igoerarik antzemango uztailean. Erosketa ordaintzera doazenean, BEZean ordaintzen dutena deskontu txarteletan itzuliko diete. Deskontu txartelak irailaren bukaerara arte erabili ahal izango dituzte. Kanpainaren helburua familiei laguntzea dela azaldu du enpresak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu