Erreformaren aurkako borroka iraunarazi nahi izan dute

Erretreten erreformaren aurka, Baionako Ametzondo merkataritza gunea blokeatu zuten atzo

Protestariak Baionako Ametzondo merkataritza gunea blokeatzen. PATXI BELTZAIZ.
2023ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
BAIONA.Laurogei lagun inguru bildu ziren atzo Baionako Ametzondo merkataritza gunearen aurrean, bertarako sarrera blokeatuz. CGT, FO, FSU eta Solidaires sindikatuek deitu zuten ekintzara. «Helburua ekonomiari min egitea eta borrokan irautea da», adierazi zuen Peio Dufau CGTko kideak. Datozen ekintzen berri eman zuten: datorren ostiralerako, Hendaiatik Baionarako maratoia antolatuko dute; Maiatzaren Lehenean, berriz, manifestazio «historikoa» espero dute sindikatuek Baionan.

Goiz osoan ukan zuten protestariek okupaturik merkataritza gunearen sarrerako biribilgunea. Autobide sarreran eta irteeran ere eragina izan zuen blokeatzeak, baita Mugerreko pleita gunean ere (Lapurdi). Hainbat kamioilariren sustengu keinuak ikusi ziren, kamioiak oztopo hesien aurrean utzi eta protestariei batu baitziren.

Maiatzaren Lehena «haserre den jende guztia kalera ateratzeko parada da», azaldu du Dufauk. Intersindikaleko sindikatu guztiek deituko dute Baionara, LABek ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.