Lan istripua

Errepide mantenuko langile bat hil da Artziniegan

Artziniegako (Araba) A3634 errepidea mantentze lanetan ari zen langile bat hil zen atzo, Osalanek esan duenez, makina bat kamioira sartzen ari zela, hura bere gainera erori zitzaionean. Arratsaldeko zazpiak aurretik izan zen lan istripua. 28 urteko Jose Feliciano Fernandez bertan hil zen, makinaren pisuarekin zapalduta.

2005eko urtarrilaren 18a
17:32
Entzun
Bide ertzeko marra bat pintatu, eta horretarako erabili zuen makina kamioian sartzen ari zela makina hori bere gainera erori zitzaion Fernandezi, eta zapalduta, han bertan hil zen. Oraindik ez da jakin nolatan bolkatu zen makina, eta Osalan ikerketa egiten ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.