Lan osasuna

Errepideetako langile bat hil da, Kuartangon

Kamioi batek jo egin du langilearen furgoneta, AP-68 autobidean.

2017ko urriaren 26a
16:36
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 12:30etarako minutu gutxi falta zela gertatu da istripua, Kuartangoko lurretan (Araba). Bilborako norabidean zihoan kamioi batek jo egin du errepideak mantentzeko furgoneta baten aurka. Kolpearen ondorioz hil da langilea.

Ertzaintzak ikerketa ireki du istripuaren zergatiak jakiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.