DIRUA

Erreserba Federalak beste puntu laurden bat igo ditu interes tasak, %2,5eraino

EBZk ez du gaur tasak igotzeko asmorik agertu eta aldea handituz doa

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Aditu guztiek espero bezala, Erreserba Federalak %0,25 igo zituen atzo interes tasak, %2,5eraino, seigarrenez igaro ekainetik. Ondoren ezagutarazitako agirian, gainera, «neurrizko erritmo batean» igoerekin jarraitzeko asmoa agertu zuen Fed-ek. AEBetako banku zentraleko agintarien ustez, egungo interes tasek «ekonomiari eragiten» jarraitzen dute. Eta aldi berean inflazio aurreikuspenak «ondo eutsita daude», produktibitatearen hazkuntza «sendoak» soldata igoerak ahalbidetzen baititu igoera horiek prezioetara eraman beharrik gabe.

Horrenbestez, merkatuek jada aintzat hartuta dute martxoaren 22ko bilkuran Erreserbak beste puntu laurdeneko igoera bat egingo duela. Adituen arteko eztabaida orain hurrengo igoeren erritmoari buruzkoa da, inflazioaren arriskua lehen edo beranduago agertuko delako. Zenbaitek urteko bilera bakoitzean puntu laurdeneko igoerak espero dituzte, urtea %4,25ean amaitzeko. Beste zenbaiten ustez, berriz, Erreserbak atseden bat hartuko du urtearen erdialdera, bere neurrien eragina aztertzeko.

EBZk ez ditu igoko

Europako Banku Zentralak ere interes tasak izango ditu hizpide gaurko bileran, baina horretan ez dute igoerarik espero adituek, inflazio arriskuak motelak direlako, euroguneko hazkuntza bezain beste. Tasen balizko igoera atzeratzen joan dira adituak, eta haien ustez, ez da iritsiko urteko hirugarren hiruhilekora arte. Beraz, %2an mantenduko dira tasak eta aldea handituz doa AEBetakoekiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.