(Erres)katearen katebegiak

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Nafarroakoak baino galduagoak egon dira Greziaren erreskatearen zenbait katebegi. Erreskatea bai edo ez; nork (edo nork bakarrik ez) eta nola. NDFarena ez baizik, Euroguneko gainontzeko estatuen zeregina ere ba omen denaz zurrumurruak izan ziren atzo. Greziako Estatuari mailegu bidez laguntzen bazaio, katearen segidan, beronen zorra duten hango bankuak (%7 egin zuten atzo gora burtsan Greziakoek) nahiz atzerrikoak (%4,07 irabazi zuen Santanderrek, %3na pasa BBVA eta Popular) bistako katebegi mesedetuak dira. Euroarentzat ere (beste katebegi bat), Moneta Batasunak ekonomikotik (eta politikotik) ere baduela ikustea hagitz lasaigarria da. 2,778 miloiren salerosketa handiak erakusten du egongaiztasuna gutxituko den usteak berak, igoerak eragiten dituela: %2,87 igo zen Ibex-35, Gamesa (-%1,8) ez beste guztien bultzadarekin; tartean, OHL (+%6,36) kurrinkaria eta Edurnezuri (+%2,37) erraldoia; 17,92 euroan da jada Telefonica.



Bankinter (+%2,46) bi bezerori ia 33.000 euro ordaintzera zigortu du Galizako auzitegi batek. Arrazoia, swap edo interes tasen trukaketan zetzan produktu eratorri bat kontratatzerakoan behar bezain informazio argi, oso eta ulergarria eman ez izana.



Banesto (+%2,3) izan ohi da Ibex-35eko tropelean mozkinak plazaratzen dituen lehen enpresa. Aurtengo lehen hiruhilekoan 211 milioi irabazi ditu, iazkoan beste. Berankortasuna %3,12an du, sistemaren batazbestekotik oso behera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.