Ekonomia

Erresuma Batuak Bradford & Bingley banketxea nazionalizatuko du

Santander banketxeak erosiko du zati bat, 773 milioi euro jarrita.

2008ko irailaren 29a
10:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Erresuma Batuko (EB) Gobernuak gaur baieztatu duenez, Bradford & Bingley (B&B) banketxea nazionalizatuko du eta honen negozioaren zati bat Santander Espainiako banketxeari salduko dio. Gobernuko Ekonomia Sailak jakinarazi du berria.

Gobernuak bere gain hartuko ditu B&Bren mailegu denak; horien artean, hipotekatan dauden 51.769 milioi euro.

Santanderrek 773 milioi euro jarriko ditu erosketan, Abbey banketxearen bidez. 2,7 milioi bezero bere esku izango ditu Abbeyk.

Aurretik, EBko zerbitzu finantzarien erregulazatzaileak behin-behinean bertan behera utzi du B&Bren akzioen kotizazioa.

Alemanian, berriz, Hypo Real Estate hipoteka banketxeari hainbat banketxek mailegu moduan hainbat mila milioi euro emango dizkiote, finantza krisia dela-eta "zailtasunak" dituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.