Erresuma Batuan 2,38 milioi langabe daude
LONDRES. Langabezia tasa %7,6ra iritsi da Erresuma Batuan, eta dagoeneko 2,38 milioi langabe daude. 1995etik ez da horren tasa handirik egon. Martxoa eta maiatza bitartean, gainera, 281.000 pertsona geratu dira lanik gabe. Zifra hori ere okertuko dute Jaguarreko kaleratzeek: autogileak X-Type modeloa egiteari utziko dio, eta 300 langile kaleratuko dituela iragarri du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu