Erresuma Batuan (EB) gaurtik aurrera BEZa %20koa da, %2,5eko igoera izanda. "Neurri gogorra da zerga igoera hau, baina beharrezkoa ekonomia osatzen joateko", adierazi du George Osborne Finantza ministroak. Era horretara diru sarrera handiagoak izango ditu gobernuak. David Cameron lehen ministroaren exekutiboak, defizita jaisteko asmoz, aurreko asteetan inbertsio publikoak eta laguntza sozialak murriztu izan ditu, halaber.
Iaztik kontserbadoreak daude EBko gobernuan, baina Osbornek dio laboristek ere BEZa igo egingo luketela krisi egoera ikusita. "Aurreko Finantza ministroak garbi esan zuen zergak igoko lituzkeela berak karguan segituko balu". Alderdi Laboralistak, dena dela, kritikatu egin du gobernuaren neurria. "Jende pobreari eragingo dio, batik bat".
Aldiz, Osbornek uste du lanpostuak sortuko direla, "gobernua defizitari aurre egiten ari dela-eta jendeak konfiantza handiagoa izango duelako".
Haurren arropetan, liburuetan, egunkarietan edota aldizkarietan ez dute BEZ igoera aplikatuko.
ekonomia
Erresuma Batuan BEZa, %20koa
Zerga %2,5 igo du gobernuak. Finantza ministroak aitortu du "neurri gogorra" dela; "baina beharrezkoa da ekonomia osatzen joateko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu