Vocento taldeko egunkariek gaur aurreratu dutenez, erretiratze adina atzeratzeko asmoa du Espainiako Gobernuak, zehazki, egungo 65 urteetatik 67ra. Informazio horien arabera, biharko Ministro Kontseiluan proposamen hori izango dute mahai gainean onartu eta Kongresura eramateko. Horrenbestez, Elena Salgado Ekonomia minsitroaren iritzia nagusitu bide zaio Zapateroren Gobernuaren barruan erretiratze adina atzeratzearen kontrakoa den Celestino Corbacho Lan ministroaren ikuspuntuari.
Nolanahi ere, bi urteko gehikuntza hori ez litzateke bat-batean egingo, baizik eta piskanaka. Bihar onar dezaketen egitasmoaren arabera, 2013an hasi eta urte bakoitzeko bi hilabete erantsiko litzaizkioke erretiro adinari horrela 2025ean 67 urtetan finkatu arte. Era berean, erretiroko soldata ezartzeko azken 15 urteak baino epe zabalagoa hartzea kontuan ari dira aztertzen.
Neurri horiek guztiek eragina izango lukete Hego Euskal Herrian.
Ekonomia