Lan gatazka

Ertzaintza foam jaurtigaiak erabiliz oldartu zaie Tubacexeko langileei

Langileek barrikadak egin dituzte Amurrioko lantegiaren aurrean, eta poliziek indarra erabili dute. 43. greba eguna dute gaur.

jokin sagarzazu
2021eko martxoaren 25a
11:58
Entzun

Tubacexeko langileek 43. greba eguna dute gaur, eta, beste behin ere, Amurrioko lantegiko atarian egin dituzte protestak. Aiaraldea egunkari digitalaren arabera, su barrikadak jarri dituzte, eta errepideak itxi dituzte.

Aurreko egunetako protestetan bezala, hara joan da Ertzaintza, hamar bat furgonetarekin, eta piketean parte hartzen ari ziren pertsonak identifikatu ditu. Oldarraldiak ere izan dira; ertzainak foam jaurtigaiak botaz eta borrekin joz oldartu zaizkie protestan zeuden langileei. Sare sozialetan zabaldu dutenez, hainbat pertsona zauritu dira.

Aiaraldea.eus-ek gertakarien berri eman du zuzenean bere webgunean eta Twitter bidez

Tubacexeko langileak greba mugagabean daude, enpresak Amurrioko eta Laudioko (Araba) lantegietarako aurkeztu duen lan erregulazio espedientearen aurka. Guztira, 129 lanpostu kenduko ditu: 95 kaleratze, diruz lagundutako beste 22 eta hamabi erretiro aurreratu.

Espediente horrez gain, enpresak aurreratu zuen gainerako langileentzat ere aldi baterako lan erregulazioa aurkezteko asmoa duela. Hain justu, zuzendaritzak ostegun honetarako deitu du langileen batzordera horri buruzko xehetasunak jakinarazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.