Eskozian 3.200 milioi euro inbertituko ditu Iberdrolak
BILBO. 2012a bukatzerako Erresuma Batuan 4.800 milioi euroren inbertsioa egiteko asmoa du Iberdrolak. Aurrekontuaren bi heren Eskozian egingo dituen lanak ordaintzera bideratuko ditu. Energia berriztagarriak sortzeko azpiegitura garrantzitsuak eraikitzekoa da; itsasoko parke eolikoak, kasu. Iberdrolaren planetan Eskoziak pisu handia izango du.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu