Esmaltaciones enpresak 36 langile kaleratuko ditu
gasteizEsmaltaciones San Ignacio enpresak 36 langile kaleratzeko baimena eskatu du Gasteizko epaitegian, EAk salatu duenez. Lantegiaren lurrak Udalari saldu zizkion duela bost urte, beste lur batzuen trukean, eta langilerik ez botatzeko konpromisoa hartu zuen. EAk «oso» larritzat jo du enpresaren jokabidea, eta lan hitzarmena urratzen duela dio.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu