EkoNOMIA

Espainiak 11.000 milioi euroko mailegua onartuko du krisia dela-eta

2008ko azaroaren 27a
18:37
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak gaur jakinarazi du Ministroen Kontseiluak bihar 11.000 milioi euroko ezohiko mailegua onartuko duela, "enpleguaren murrizketa gelditzeko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko".

Lan publikoetarako eta udalen ekipamenduetarako erabiliko dute diru horren gehiena. Autoen arlora, ingurumenera, polizia-etxeak berritzera eta menpekotasun arlora ere bideratuko dute. Datorren urtean 300.000 lanpostu sortzeko iragarpena egin du Zapaterok.

Espainiako Barne Produktu Gordinaren %1,1 dira euro horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.