Iaz defizit publikoa BPGaren %11,1etik %9,2 jaistea lortu ondoren, aurten %6ko helburura heltzeko urratsa ematen hasi du urtea Espainiak. Carlos Ocaña Espainiako Ogasun idazkariak aurreratu zuenez, Estatu zentralak 6.900 milioi euroko zuloa izan zuen urteko lehen hiru hilabeteetan, aurreko urteko epe horretan baino %20 gutxiago. Hein batean, zerga bidezko diru bilketa %2,7 handitu izanari zor zaio hobekuntza. Funtzionarioen soldatetan %5,1 aurrezteak ere lagundu dio.
%6ko xede hori lortzeko oztopoetako bat finantzaketa gastuen handitzea da. Hilabete batzuetan zehar behera egin ondoren, azken hiru enkanteetan berriro ere gora egin du Espainiak bere zorraren truke pagatu beharrekoak. Atzo, puntu erdi gehiago eskaini behar izan zuen hiru eta sei hilabetera itzuli beharreko zorra saltzeko.
Espainiak defizita %20 gutxituta hasi du urtea, zerga bilketa handiagoari esker
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu