EKONOMIA

Espainiako Balioen Merkatuko Batzordeak Gamesaren kotizazioa eten du

Gamesak Siemensen adar eolikoarekin bat egitea onartu ostean hartu du erabakia batzordeak.

2016ko ekainaren 17a
10:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Behin-behineko neurri gisa hartu du erabakia Balioen Merkatuko Batzordeak, iritzita Gamesaren akzioen "operazioen garapen normala aldatu dezaketen baldintzak" daudela. Ordea, ez du zehaztu noiz kenduko dion etena-

Ostegunean onartu zuen Gamesak Siemensen adar eolikoarekin bat egitea, eta erabaki horren biharamunean heldu da batzordearen neurria. Gamesak zehaztu du operazioaren baldintzak "adosteke" daudela eta behin betiko akordioa dagokionean jakinaraziko diotela ikuskariari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.